Nola lagundu zaitzakegu?
Parkinson Bizkaia Elkartea – ASPARBI
Terapiak, tailerrak eta tratamenduak
zure bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dizugu
Parkinsonaren diagnostikoa konplexua da, eta askotan berandu egiten da, gaixotasunaren lehen egoeretan sintomak ez baitira argi agertzen.
ASPARBIn gaixoari sintomak kontrolatzen eta gaitasun fisikoak berreskuratzen laguntzen dioten tratamenduak, terapiak, tailerrak eta jarduerak eskaintzen ditugu.
Lehenik eta behin, pazienteak eta senideek harrera elkarrizketa bat dute gizarte langilearekin. Azken datu eta txosten mediko guztiak ematen dizkizute, eta zure oraingo gaitzen berri ematen dizute, atzera begirakoa izan dezazun eta ASPARBIren terapiarik egokienak esleitzeko behar dituzun familia-, ingurumen- eta pertsona-elementuak zehaztu ditzazun.
Erabateko birgaitzea ASPARBIn
ASPARBIk bere bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dieten terapiak, laguntza-taldeak eta jarduerak antolatzen ditu elkartekideentzat. Laguntza integraleko zerbitzu bat da, eta, elkarterik gabe, Parkinsona duten gaixoek ezingo lukete hain erraz eta hain modu koordinatuan erabili.
Fisioterapia
Gaixoen gaitasun fisiko eta motorrei eustera bideratuta dago.
Logopedia
Esku-hartze logopedikoaren helburua komunikazio-trebetasunak hobetzea da.
Estimulazio kognitiboa
Papera eta arkatza erabiltzen dira, baita tableta eta neuroerrehabilitazioko tresna digitalak ere.
Masaje terapeutikoa
Eguneroko funtzioak hobetzen laguntzen du, hala nola oinez ibiltzea, jatea eta lo egitea, eta urduritasun- eta estres-mailak murrizten ditu.
Musikoterapia
Parkinsona duten pertsonen ahotsaren eta hizketaren gaitasunak hobetzea eta mantentzea du helburu.
Psikologia
Parkinsonak dakartzan alderdi emozional, kognitibo eta harremanezko nagusiak lantzen ditu.
Erizaintza
Parkinson gaixotasunarekin lotutako alderdietan informazio eta aholkularitza lanak hartzen ditu.

Boxeoa
Martxa, koordinazioa, oreka eta indarra hobetzen laguntzen du.
Bideoterapiak
Errehabilitazio-bideoterapiak, ASPARBIn modu presentzialean egindako terapiak sustatzeko.
Mugimenduan
Tailerrak eta jarduerak ASPARBIn
Martxa Nordikoa
Jarduera honek egonkortasuna, bertikaltasuna, oreka eta brazeoa lortzen laguntzen du.
Pilates
Oso erabilgarria da pazientearen indarra, malgutasuna eta oreka hobetzeko.
Teknologia berriak
Egunerokotasunera hobeto egokitzeko hainbat ezagutza eta trebetasun eskuratzea dute helburu.
Zuri laguntzeko gaude
Zein da zure egoera?
Parkinsonen gaixotasunak denoi eragin diezaguke, baina elkarrekin aurre egin diezaiokegu
Parkinsona daukat
Berri on bat daukagu: ez zaude bakarrik.
ASPARBI zabalik dago Parkinson gaixotasuna duten pertsona guztientzat.
Lagundu egin nahi dut
Elkarteari dohaintza baten bidez lagunduz, bazkide eginez edo boluntario izanez.
Senide edo zaintzaile naiz
Errealitate hori bizi duten senide eta zaintzaileei aholkuak eta laguntza ematen dizkiegu.