Autonomia pertsonala sustatzeko zentroa
Zuri laguntzeko gaude
norberaren autonomia hobetzea eta mantentzea
2014az geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak sendotu egin du Parkinson gaixotasuna duten pertsonekiko konpromisoa, eta, horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du ASPARBI Autonomia Pertsonala Sustatzeko Zentroak.
Aldundiaren laguntza instituzional horri esker, Parkinson gaixotasuna duten pertsonek aukera dute bizi-kalitate egokia izateko beharrezkoak diren zerbitzu eta terapiak jasotzeko, zaintzaileei laguntza eskaintzeaz eta tratamendu berriak bilatzeko ikerketa medikoari laguntzeaz gain.
Zerbitzu honek arreta indibiduala eta taldekoa eskaintzen die, egunez, parkinsona duten gaixoei, autonomia pertsonalaren maila hobetzeko edo mantentzeko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta ohiko zaintzaileei laguntzeko, autonomia pertsonalerako eta komunitate-ingurunean parte hartzeko gaitasunak gaitzera eta garatzera bideratutako prebentzio-, gaikuntza- eta laguntza-prestazioen bidez.