Parkinsonekin bizi

Parkinson Bizkaia Elkartea – ASPARBI

Parkinson gaixotasuna

¿Zer da parkinsona?

Nahasmendu honetan, muskulu-mugimenduak eta -tonua kontrolatu eta koordinatzeaz arduratzen diren neuronen galera handia gertatzen da. Lerma hori “gongoil basalak” izeneko garuneko eremu batean gertatzen da. Zehazki, “entzefaloaren enborrean”, hau da, garuna eta bizkarrezur-muina lotzen diren gunean. Batasun horretan badago nukleo bat, substantzia beltza deritzona. Eta substantzia horren barruan, garuneko leku batetik bestera informazioa transmititzen duen osagai oso garrantzitsu bat fabrikatzen da: dopamina.

Parkinsonean dopamina-maila jaisten da, eta, horren ondorioz, garunak ez du behar bezala jasotzen edo bidaltzen informaziorik gorputz-mugimenduak egiteaz arduratzen diren atalei.

Parkinson kasu batzuk genetikoak dira, baina gehienak ez. Ez daude bi kasu berdin. Gaixotasunak ez die berdin eragiten bi banakori, eta ez da sintoma berberekin azaltzen pertsona guztiengan. Eskuetan dardara bat bakarrik ere ez da. Izan ere, kaltetu batzuek ez dute.

Parkinson

Bizitza laburtzen duen gaixotasuna al da?

Ez, baina urteen poderioz mendekotasun egoeretan bideratzen da. Eta hor funtsezkoa da zaintzailearen rola, Parkinsonen gaixotasuna duen pertsonaren arreta integralean. Parkinson gaixotasunaren heziketan eta prestakuntzan eman ahal zaion laguntza guztia beharrezkoa da, baita eremu bakoitzean eskuragarri dauden baliabide sozialetarako sarbidea erraztea ere.

Gizarte langilea Parkinson Bizkaia Elkartean Parkinsona duen gaixo bat artatzen

Sintomak

Sintoma motorrak eta ez motorrak

Gaixotasunaren egungo irizpide diagnostikoei jarraiki, sintoma motorrak kardinalak dira. Diagnostikoa historia klinikoan eta miaketa fisikoan oinarritzen da, eta batez besteko adin-tartea 55 eta 60 urte artekoa da.

Sintoma motorrak

Ohiko praktika klinikoan ez dago markatzaile biologiko espezifikorik. Lau sintoma motor hauek nahitaezko irizpidetzat hartzen dituztenak dira:

Dardara atsedenean

Pazienteen % 70ean agertzen da. Desagertu egiten da jarrera bat hartzen denean edo ekintza bat gauzatzen denean. Goiko gorputz-adarrei eragiten die gehien, baina beheko gorputz-adarrei, ezpainei, mihiari eta kokotsari ere bai. Sintoma horrek okerrera egiten du nekearekin, antsietatearekin eta zenbait botikarekin, eta egunean zehar aldatu egin daiteke intentsitatea eta zabaltasuna. Dardara duten pertsona guztiek ez dute Parkinsonik.

Mugimendu-geldotasuna (bradicinesia)

Gaixotasunaren hasierako faseetan eta nolabaiteko trebezia edo zehaztasuna eskatzen duten jardueretan agertzen da, adibidez, idazten. Gaixotasunak aurrera egin ahala nabariago bihur daiteke, eta zehaztasun gutxiagoko jardueretan ere ager daiteke, adibidez, botoi bat lotzea. Gaixotasunaren fase aurreratuagoetan azinesia ager daiteke, hau da, mugimendu zehatz bat hasteko ezintasuna, baita mugimendu automatikoaren galera ere. Bradicinesiaren beste agerpen bat ‘ibilera parkinsoniarra’ da. Ibilera motela da, pausu motzetan, oinak arrastatuz eta ibiltzean besakada gutxituz edo gabe.

Zurruntasuna edo muskulu-tonua handitzea

Muskuluak luzaroan daude tenkatuta, eta ezin dira guztiz erlaxatu. Zurruntasun hori dela eta, arazo hauek gerta daitezke:

  • Mugimenduen anplitudea murriztea.
  • Mugitzeko zailtasuna, ohean jiratzean, aulkitik altxatzean edo objektu batera iristean.
  • Giharretako mina lepoan, bizkarrean eta gorputz-adarretan; karranpak agertu ohi dira.
  • Aurpegiko espresibitatea murriztea eta keinuak egiteko eta aurpegiarekin emozioak adierazteko zailtasuna.

Jarrera-asaldurak

Gaixotasunaren hasieran ager daitezke, baina ohikoena fase aurreratuagoetan agertzea da. Gorputz-enborraren, buruaren eta lau gorputz-adarren flexiorako joera du jarrerak. Martxaren blokeoak ager daitezke, ia desplazamendurik gabeko urrats txikiekin, eta ezegonkortasun handia biratzean. Nahasmendu horiek areagotu egiten dira leku estuetan, korridoreetan adibidez, eta hobetu egiten dira leku zabaletan eta jende gutxikoetan.

Motorrik gabeko sintomak

Motorrak ez diren sintomak ez dira hain ezagunak, baina egunerokotasunean interferentzia handiak ere eragin ditzakete:
  • Aldaketak ahots-tonuan, ahulago bihurtzen baita
  • Antsietatea, depresioa eta libidoa gutxitzea
  • Loaren nahasteak: insomnioa, loaren zatiketa edo amets biziak
  • Idorreria eta izerdia handitzea
  • Ekzema seborreikoa aurpegian edo buru-azalean
  • Usaimena gutxitzea
  • Pentsamenduaren eta oroimenaren nahasteak, pentsamenduan moteltasuna edo arrazoiketan edo kontzentrazioan aldaketak izanez. Paziente batzuek narriadura kognitiboa izan dezakete, batez ere gaixotasunaren fase aurreratuagoetan
  • Bulkadak kontrolatzeko arazoak, hala nola hipersexualitatea, ludopatia, erosketa konpultsiboak, etab.

Laguntzen zaitugu

Gure bazkideen testimonioak

Eli Jauregi
5 urte elkartean

Parkinsona edukitzearen kontra ari nintzen. Kostatu zitzaidan ASPARBIri deitzea, ez nuelako onartu nahi arazo hau nuenik. Hemen ikusten duzu denak zure egoera berean daudela eta konprenitzen zaituzte. Etortzeak laguntzen dit animo gehiago izaten eta gaixotasunari hobeto aurre egiten.

Josu Azaola
16 urte elkartean

Niretzat ASPARBI nire bigarren etxea da. Poz-pozik nago, denek baitute jarrera positiboa, aurrera egiten dute, borrokatzen dira, bizitzaz gozatzen dute, alaiak dira…

María Ángeles
Isidoro zaintzen du, bere senarra

Egia esan, horrek indarberritu egin nau. Badira nire adinean ni baino askoz ere bizitasun gutxiagorekin zahartzen direnak.

Iñaki Arana
5 urte elkartean

Parkinsona baduzu, hobe da ASPARBIra etortzea ez etortzea baino. Iktus batengatik ospitaleratuta egon nintzelako etortzeari utzi nionean, nabaritu nuen. Lagunengan ere ikusten dut. Etortzeko denbora bat uzten badute, itzultzen direnean ikusten diezu okerrago hitz egiten dutela, okerrago mugitzen direla, okerrago daudela.

Zaintzaile alaia duen agure baten irudia
Gizarte langilea Parkinson Bizkaia Elkartean Parkinsona duen gaixo bat artatzen
Gizarte langilea Parkinson Bizkaia Elkartean Parkinsona duen gaixo bat artatzen

Parkinson

Bilakaera

Gaixotasunaren progresio-abiadura oso aldakorra da paziente batetik bestera, baina kasu bakoitzera egokitutako medikazioarekin eta ASPARBIk eskaintzen dituen errehabilitazio-terapia osagarriekin, zentzuz geldiaraz daitezke sintomen aurrerapen- eta intentsitate-erritmoa.

‘Hoehn eta Yahr-en eskalak’ Parkinson gaixotasunaren bost progresio-maila ezartzen ditu. Kontuan izan behar da gaixotasuna duten paziente guztiek ez dutela eboluzionatuko azken mailetaraino:

  • 1. estadioa: Sintoma arinak; gorputzaren erdiari bakarrik eragiten diote.
  • 2. estadioa: Bi aldeko sintomak, orekaren nahasterik gabe.
  • 3. estadioa: Jarreraren ezegonkortasuna, sintoma nabariak, baina kaltetutako pertsona fisikoki independentea da.
  • 4. estadioa: Ezintasun larria, baina pazientea oinez edo zutik egon daiteke oraindik, laguntzarik gabe.
  • 5. estadioa: Laguntza behar du denerako. Eserita edo ohean ematen du denbora.
Kaltetuen %15ek bakarrik pairatzen du motorraren endekapen larria, zeinahi jarduera egiteko beste norbaiten mende egoteraino.

Parkinsona duten pertsonentzako aholku praktikoak

Garrantzitsua da aktibo mantentzea, ariketa fisikoa erregularki egitea eta atseden eta erlaxazio aldiekin konbinatzea, nekeak sintomak okertu baititzake.

Denbora gehiago hartzea janzteko edo bizarra mozteko.

Tresna elektrikoak erabil daitezke mugimendu errepikakorrak behar dituzten lanetarako, hala nola arrautza bat irabiatzeko edo hortzak eskuilatzeko.

Etxea libre ibiltzea galarazten duten alferrikako oztopoetatik libre mantentzea, alfonbrak barne, erortzeko arriskua handitu baitezakete.

Pisuarekin batera hondoratzen diren besaulkiak eta eskuetarako alboko euskarririk ez duten aulkiak saihestu behar dira. Garrantzitsua da, halaber, koltxoi sendo bat erabiltzea, eta ohea ez dadila geratu ez oso altu ez oso baxu, oheratzea eta altxatzea errazagoa izan dadin.

Tratamenduan aktiboki parte hartzea eta bizitzaz gozatu nahi izatea.
Neurologoa Bizkaiko Parkinson elkartean

Párkinson

Zure neurologoarekin

Gaixotasunaren tratamenduaren arrakasta, neurri handi batean, medikuaren eta pazientearen arteko komunikazio egokiaren araberakoa izango da; izan ere, sintomen arabera, dosiak aldatu ahal izango dira, edo botikak aldatu, eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Tratamendua normalean dosi txikiekin hasten da. Apurka-apurka handituz doa, sintomak hobetzea lortu arte.

Parkinson gaixotasuna duten paziente guztiek ez dute tratamendu farmakologiko bera jasotzen. Sarritan, zenbait medikamenturen konbinazioa behar izaten da sintomak hobetzen direla bermatzeko.