Senide eta zaintzaileei laguntzea

Parkinson Bizkaia Elkartea – ASPARBI

Beti zurekin

Zurekin egondo gara eta babesa emango dizugu

Patologia progresibo bati aurre egiteak, apurka-apurka, patologia hori duen pertsonaren gaitasunak murrizten ditu, eta, ondorioz, zaintzaileak zeregin oso garrantzitsua hartzen du.

Parkinsona oso gaixotasun konplexua da, eta sintoma sorta zabal eta askotariko batek parte hartzen du, bai motorrek (mina, zurruntasuna, ibileraren alterazioak), bai ez-motorrek (depresioa, idorreria, izerdi gehiegi, listu-jariatzea).

Zainketa-behar handi horiek familia baten gaitasunak gainditu ditzakete, eta haren ongizate psikologiko, fisiko eta sozialari eragin. Osasunera.

Senideentzako zerbitzuak

Laguntza psikologikoa, masaje terapeutikoa, aisia eta denbora librea

ASPARBIk senideei laguntza psikologikoa eta masaje terapeutikoa ematen die. Aisialdiko programa bat ere garatzen du, urtean txango bat eginez, museo eta eraikin enblematikoetara bisita kulturalak eginez eta operara joanez.

Halaber, Bazkideen Egunean urtero egiten den bazkarian eta Parkinsonaren Nazioarteko Egunean (apirilaren 11n) egiten diren jardueretan ere parte hartzen dute.

ASPARBIko kideak Bilboko Arte Ederren museoan