Asparbi bizia
Parkinson Bizkaia Elkartea – ASPARBI
ASPARBIko zentro berritzailea
mendekotasuna duten bazkideentzako zentro berria
2022ko ekainaren 14an, Parkinson Bizkaia Elkartea – ASPARBI elkartea Bilboko Zarandoa etorbideko 5. zenbakian dagoen lokal baten jabe bihurtu zen, San Inazio eta Deustu artean itsasadarraren ondotik igarotzen den pasealeku berrian.
ASPARBI BIZIA – CENTRO IÑIGO POMBO zentro berezi eta berritzailea da, Parkinson gaixotasuna duten pertsonei zuzendua, mendetasun maila altua eta mendetasun arina edo larria dutenei. Bertan, maila fisiko eta kognitiboko terapiak eskaintzen dira, oinarrizko beharrak eta behar sozialak asetzeko, eta autonomia hobetzea edo egonkortzea sustatzen da, Eguneroko Bizitzako Oinarrizko Jarduerak garatzeko.
Ingurua ezin hobea da, oinezkoentzako eremuak baititu, pasealeku zabalarekin eta Bilboko itsasadarrerako bistekin, eta parean eraikinik ez. Ingurune horrek, zalantzarik gabe, onurak ekarriko dizkie erabiltzaileei, nola; mugimendua, D bitamina, sozializazioa eta lasaitasuna sustatuko ditu, eta horrek haien bizi-kalitatea hobetuko du.
Ekimen hau ez zatekeen argitara aterako Macarena Botija Enciso bilbotarraren eskuzabaltasunik gabe, 2019an hil zenean ASPARBIri diru-dohaintza egin baitzion.
Ondare solidarioa eta keinu desinteresatu eta altruista da, eta Parkinson Bizkaia Elkarteak eskertu egiten du, eta zentro honen irekierarekin bat egin nahi izan du.
ASPARBI BIZIA – CENTRO IÑIGO POMBO zentroak diziplina anitzeko talde bat du, esperientzia frogatua duten profesionalez osatua. Profesional horiek gai dira Parkinson gaixotasuna duten pertsonek mendekotasun-egoeran behar dituzten esku-hartzeak garatzeko, laguntza-programen eskaintzan nagusi izan behar duen kalitate-irizpide utziezina kontuan hartuta.
Bilboko Gamela Norinversiones S.L enpresak erraztasun handiak jarri ditu ASPARBIk amets bat egia bihurtzeko lokal hau erosi ahal izan dezan.
I. Aurrekoetxea eta Bazkideak eta VIVID, berriz, ‘ASPARBI BIZIA’ proiektuaren eta etorkizuneko eraikuntzaren ardura hartzen ari dira, zentro berri honi bataiatu diogun bezala.




