Psikologia kontsulta
Errehabilitazio integrala – ASPARBI
Zuri laguntzeko gaude
Zertan datza psikologiako kontsulta?
Psikologia zerbitzuak Parkinson gaixotasunak dakartzan alderdi emozional, kognitibo eta harremanezko nagusiak lantzen ditu. Banakako arreta pertsonalizatua eta taldekako tailerrak eskaintzen zaizkio erabiltzaileari.
Lehen kasuan, gaixotasunak pazienteengan eta zaintzaile nagusiarengan eragindako ondorio psikologiko eta emozionalak identifikatu eta tratatzen dira.
Ikastaroan zehar, halaber, gaikako tailer batzuk egiten dira, autozainketa hobetzeko eta gaixotasunari aurre egiteko eta gaixotasunera egokitzeko estrategiak ikasteko. Eguneroko jokabideak, emozioak, pentsamenduak eta ohiturak hobetzea lortu nahi da. Bazkide, senide eta zaintzaileentzako talde bateratuak dira.
Zuri laguntzeko gaude
Psikologian landu beharreko gaiak
- Sentimenduak kudeatzea
- Gaixotasunaren bilakaeraren eta minaren beldur
- Pentsamenduen kudeaketa
- Parkinson gaixotasunaren estrategiak eta kudeaketa
- Sexualitatea Parkinson gaixotasunean
- Gaixotasunaren sintoma ez-motorrak
- Gaixoak, zaintzaileak eta haien arteko harremana
- Arnasketa eta erlaxazioa