kolaborazioak

Parkinson Bizkaia Elkartea – ASPARBI

ASPARBIrekiko konpromisoa hartu

zergatik lagundu elkarteari?

  • Onura publikokotzat deklaratuta gaude.
  • Hiru hamarkadako esperientzia, espezializazioa eta dedikazio esklusiboa dugu parkinsona duten pazienteentzat eta haien familientzat.
  • Urteroko ikuskaritza egiten dugu, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea betez.
  • Seiehun bazkide baino gehiago ditugu.
  • Ikerkuntza medikoa eta estrategia terapeutiko egokien garapena sustatzen ditugu parkinsona duten gaixoentzat.
  • Komunikazio- eta lankidetza-zubiak sortzen ditugu Parkinsonen eraginpean dauden erakundeen eta familien artean.
  • Arlo terapeutikoetan espezializatutako profesionalen sare propioa dugu.
  • Logopedia, Fisioterapia, Psikologia, Neuropsikologia, Gizarte Langintza eta Komunikazioko azken ikasturteetako ikasleentzako hezkuntza-lankidetzarako zentroa gara. ASPARBIn egoteak mundu profesionalarekin lehen kontaktu erreala izateko aukera ematen die.
  • Belaunaldi gazteagoengan interesa eta kontzientzia sortzen dugu menpekotasunari, konpromiso sozialari eta autonomia pertsonalari buruz eta gaixotasun kroniko bat duten pertsonen alde lan egiten duten ASPARBI bezalako elkarteen rolari buruz.
Jaunak fisioterapia ariketak egiten parkinsonaren errehabilitaziorako

ASPARBIrekin ikasi

Lankidetzak prestakuntza-zentro eta unibertsitateekin

ASPARBIn, prestakuntza-zentroekin eta unibertsitateekin lan egiten dugu, mintegiak eta hitzaldiak emanez. Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako (LH) hainbat gradutako ikasleentzako praktika-hitzarmenak ere sinatu ditugu.

Deustuko Unibertsitatea

Harreman estuak ditugu Deustuko Unibertsitateko Osasun Arazo Larrien Neuropsikologiako taldearekin, eta praktiketako lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Gizarte Laneko Graduarekin eta Neuropsikologia Klinikoko Unibertsitate Masterrarekin.

Euskal Herriko Unibertsitaea (EHU)

Fisioterapia, Gizarte Lan, Psikologia eta Komunikazio graduekin praktikak egiteko lankidetza-hitzarmenak ditugu. Praktiketako ikasleek ASPARBIn egiten den lana ezagutzen dute eta elkartearen egunerokotasunean aktiboki parte hartzen dute.

Salamancako Pontificia Unibertsitatea (UPSA)

Logopediako graduarekin lankidetza-hitzarmen bat dugu curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak egiteko. ASPARBIn egoteak aukera ematen die Unibertsitateko ingurune klinikotik kanpo mundu profesionalarekin lehen kontaktua izateko. Gainera, Unibertsitatera joan ginen gaixotasun neurodegeneratiboetan, hala nola parkinsonean, logopedaren profil profesionalari buruzko mintegiak ematera.

VIU Valentziako Nazioarteko Unibertsitatea

Kanpo-praktikak arautzeko hezkuntza-lankidetzako hitzarmena Neuropsikologia Klinikoko Masterrarekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak

Bilboko CIFP Txurdinaga LHII-ko eta Zeanuriko Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko Gizarte Integrazioko graduetako ikasleak zentrora etortzen dira. Praktika horien bidez, ikasleak hirugarren sektoreko lan-errealitatera hurbiltzen dira, eta errespetuaren, elkartasunaren eta konpromiso sozialaren balioetan hezten dira.

Santurtziko San José de Calasanz Zentroa

Arreta soziosanitarioko moduluko praktiketako ikasleak. Egun osoan zehar laguntzen diete erabiltzaileei.

Salamancako Unibertisatea

Lankidetza-hitzarmen bat dugu Psikologiako graduarekin, curriculumeko eta curriculumetik kanpoko praktikak egiteko. ASPARBIn egoteak aukera ematen die Unibertsitateko ingurune klinikotik kanpo lehen kontaktua izateko mundu profesionalarekin.

ASPARBI BIZIAren kanpoaldeko diseinua

Egoitzan

Bisitak Parkinson Bizkaia Elkartera

Ikasturtero, ASPARBIk zentroen, ikastetxeen eta institutuen bisitak jasotzen ditugu.

Bizkaiko biztanle gazteenek jakin dezaten nahi dugu, osasun-zentroez eta egoitza espezializatuez gain, gurea bezalako elkarte batzuek gaixotasun kronikoak dituztenentzako terapiak egiten dituztela egunero, parkinsona kasu.

Bilboko Artxandape Ikastolako Lehen Hezkuntzako Seigarren mailako ikasleen tutore batek honela adierazi zigun gaztetxoak aldatuta zeuden inpresioa: “Orain aurpegi eta irribarreak ipintzen dizkiote hasiera batean hain arrotza zen gaixotasunari. Ikasleen bihotzak esperientzia zoragarri honekin beteta bueltatu ziren eta ezinezkoa izango zaie bertan bizitakoa ahaztea”

Zatoz ASPARBIra

Nola lagundu nahi diozu elkarteari?

Parkinsonen gaixotasunak denoi eragin diezaguke, baina elkarrekin aurre egin diezaiokegu.

Bazkide izan nahi dut

Aprobetxatu ASPARBIren zerbitzuak, parkinsonak eragindako bazkide gisa edo senide edo zaintzaile gisa.

Pertsonen ilustrazioa

Enpresa naiz

Lagundu enpresa gisa, gure ekimenak, proiektuak eta ikerketak bultzatuz edo zure zerbitzuak eskainiz.

Dohaintza egin

Zure laguntzari esker, jasotzen ditugun parkinsondun pertsonak eta haien familiak edo zaintzaileak zaindu eta zerbitzu hobea eman ahal izango dugu.

Eskerrak

ASPARBIrekin lankidetzan aritzen diren erakundeak

Eskerrik asko laguntzeagatik

Brand Name
Brand Name
Brand Name
Brand Name
Logo Bidaideak
Logo Osakidetza
Logo Federación Española Parkinson
Logo Universidad Internacional de Valencia
Logo diputación foral de Bizkaia
Logo Gobierno Vasco
Logo ayuntamiento de Bilbao

Idatzi iezaguzu

Jar zaitez gurekin harremanetan

Beste gaixotasun batzuekin gertatzen den bezala, Parkinsonari ere garaiz egin dakioke aurre. Horregatik, ez izan zalantzarik ASPARBIrekin harremanetan jartzeko, deitu:

944 48 32 70

Edo galdetegi honen bidez:






    Informazio hori ez da erabiliko publizitate-helburuetarako. Zure kontsulari erantzuteko bakarrik erabiliko ditugu zure datuak.
    * Laukiak nahitaez bete behar dira.