Masaje terapeutikoa
Errehabilitazio integrala – ASPARBI
Zuri laguntzeko gaude
Zertan datza masaje terapeutikoa?
Gaixotasunak tentsio muskularra, kontrakturak eta zurruntasuna eragiten ditu. Masajeak lagundu egiten du eguneroko funtzioak hobetzen (oinez ibiltzea, jatea eta lo egitea), eta gutxitu egiten ditu urduritasun- eta estres-mailak Parkinson gaixotasuna duten pertsonetan.
Era berean, zelulak elikatzen laguntzen du, odolaren zirkulazioa aktibatzen du eta medikazioak eragindako ezpurutasunak eta substantzia toxikoak ezabatzen ditu. Odol-fluxua handitzeko gaitasun horrek oxigeno gehiago iristea eta endorfinak askatzea eragiten du. Sortzen den ongizate sentsazioak minari aurre egiten laguntzen du.
Zuri laguntzeko gaude
Masaje terapeutiko motak
ASPARBIn masaje terapeutikoak, aurpegikoak eta abdominalak egiten dira.
Aurpegiko masajea aurpegiko muskuluen erlaxazioa lortzeko erabiltzen den teknika da. Listu-jarioko muskuluak, zurruntasuna eta aurpegi-adierazkortasuna lantzen dira.
Horrekin hainbat onura lortzen ditugu, eta, zehazki, parkinsona duten pazienteetan:
- Aurpegiaren oreka hobetzen du, zurruntasuna murriztuz eta, horrela, espresio erlaxatuagoa lortuz.
- Aurpegiko espresibitatea hobetzen du.
- Aurpegian islatzen diren tentsioak saihesten eta arintzen ditu.
Elkarteak etxez etxeko masaje terapeutikoa ere eskaintzen du mugitzeko zailtasunak dituzten bazkideentzat.